Zure
azkunde indarra zukutu


Badago martxan BasQuisite erakusketaren
bigarren edizioa.

Estatuko eta nazioarteko erosle gehiagorekin, denbora laburragoan, kontzentratuagoa eta dinamikoagoa.

Zergatik erakutsi 

NAZIOARTEKO EROSLE GEHIAGO

Bas Quisite-ren lehengo edizioa Hosted Buyer programaren kalitateagatik nabarmendu zen. 15 herrialdetik gonbidatutako nazioarteko 100 erosle baino gehiagok 575 bilera egin zituzten enpresa-erakusketariekin.

Bigarren edizio honetan gehiago ahaleginduko gara kalitatea zein kopurua handitzeko. Horretarako, Hosted Buyer-ak erakartzeko eta gaitzeko nazioarteko taldea sendotuko dugu.


KONTZENTRATUTAGOA

Guztira, 900 profesionalek bisitatu zuten BasQuisite-ren lehenengo edizioa. Bigarrenera bisitari gehiago etortzea nahi dugu, eta horretarako makina bat ekintza eta estrategia martxan jarriko ditugu.

Haien artean, nobedade gisa, Gonbidatutako Erosleen Programa dugu, Nazioarteko Programaren Antzera.

Horrez gain, marketing-plan indartsua egingo dugu, eta biderkatzaile gisa jardungo duten beste eragile batzuekin elkarlanean arituko gara ere bai.

BISITARI PROFESIONAL GEHIAGO

Badakigu zure denbora, Hosted Buyer-ena bezala, ondasun urria dela. Hori dela eta, BasQuisite kontzentratuko dugu, lekuari, denborari eta balioari dagokionez, ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Hori guztia honako helburu honekin: denborarik gal ez dezazun, beharrezkoak ez diren kostuak saihets ditzazun eta balio handiko ahalik eta bilera gehien egin ditzazun.

Oraingo honetan, sukaldaritza-erakustaldiak edo hizketaldiak bezalako jarduera paraleloak ezabatuko ditugu, arreta guztia Erakusketan bertan zein enpresetako instalazioetan egingo diren bileretan jartzeko.


PREMIUM FORMATU ERAGINKORRA

Gure enpresen eta sektorearen Premium irudia eskaintzearen aldeko apustua mantentzen dugu, eta azakoi helburu hori kontuan edukita sortu dugu.

Eta badirudi helburu hori lortu genuela lehenengo edizioan, bisitariek eta erakusketariek eginiko balorazioaren arabera.

Diseinuko stand pertsonalizatuak, baina xumeak: hori izan zen eta izango da gure proposamena, funtzionaltasunaren, irudiaren eta kostuen arteko oreka eskaintzeko.

Informazio Gehiago

Gure Newsletter-ari apuntatu zure email-an informazio berriarekin mezuak jasotzeko.

He leído y acepto el Aviso Legal y la Política de Privacidad.

Acepto recibir la información que la entidad considere oportuno enviarme por correo electrónico o medio de comunicación electrónica equivalente. (Es posible darse de baja en cualquier momento).

Basquisite teléfono: 943 21 50 60

943 21 50 60

 

 

Basquisite dirección: C/Portuetxe 57, 2D - 20018 Donostia - San Sebastián
C/Portuetxe 57, 2D
20018 Donostia – San Sebastián · Spain

ANTOLATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK: