BASQUISITE, EXQUISITE FOODS & BEVERAGES SHOW

Exprime tu potencial de crecimiento


23 - 24 OCTUBRE, 2017

FICOBA - SAN SEBASTIÁN - SPAIN

DAGOENEKO GURE HIZKETALDIEN PROGRAMA IKUSI DEZAKEZU

 

Azkenean erakusketa desberdin bat

Zure agenda erakusketaz, azokaz eta bestelako ekitaldiz beteta dago. Baina dena ematen dizun Erakusketa hori falta zaizu. Inspiratuko zaituena. Produktu berriekin harrituko zaituena. Emankorra. Neurri egokikoa eta produktu eskaintza zabalekoa, baina aldi berean, edukiera onekoa.

BASQUISITE duzu hori guztia eskaintzen dizuna, Erakusketa profesional bat bakarrera joateko aukera izanez gero, BasQuisite aukeratuko zenuke. Produktu eta ekoizle bikainen Erakusketa, gehienez ere 100 erakusketarirekin eta funtsezkoa ardatz duela: produktu interesgarriak, hitz egiteko eta negoziatzeko jendea eta aztertzeko behar adina de

Zer aurkituko duzu BasquisiteN eta zergatik etorri behar zenuke

BASQUISITEn produktuak eta pertsonak aurkituko dituzu, ez standak. BasQuisiten bi stand mota baino ez dituzu, eredu estandarra eta zabalago bat, nahiz eta hau ere oso xumea izan. Izan ere, negozioa xede duen Erakusketa antolatu dugu, ez ikuskizuna nagusi den Erakusketa edo metroak betetzea beste xederik ez duena. Zuretzako interesgarriak diren produktuak aurki ditzazula nahi dugu.

BASQUISITEn enpresetako zuzendariak edukiko dituzu, erabakitzeko gaitasuna dutenak, zuen topaketak laneko bilerak izan daitezen eta ez informazioa eta liburuxkak jasotzeko ikustaldi hutsak. Erakusketa askotan standetan egoten direnek ez dute erabakitzeko edo negoziatzeko gaitasunik izaten eta balio erantsi txikiko ikustaldiak izaten dira. Gainera, interesatzen zaizkizun hitzorduak aurrez hartu ditzakezu, zure denbora optimizatzeko. Straight to business deitu dugu

Nahi duzun horretan igaro ahal izango duzu denbora, Erakusketak duen neurriari esker eskaintza aberatsa izateaz gain edukiera egokia baitu dena ikusi ahal izateko. 100 enpresa erakusketari dituzu, 1.000 erreferentzia inguru eta ia 5.000 m2 – ko azalera.

Zergatik izan erakustari?

ZURE PRODUKTUAK EZAGUTU NAHI DITUZTEN

EHUNDAKA BISITARI PROFESIONAL

BASQUISITE profesionalei baino ez zaie irekitzen. Hosted Buyers programaz gain, komunikazio-kanpaina bizia egingo da, erosle nazionalak zein nazioartekoak erakartzeko.

Saltoki handietako, supermerkatuetako, hoteletako, jatetxeetako, cateringetako eta xehekako merkataritzako erosketa-erabakitzaileak dira xede nagusiak.

ZERGATIK IZAN ERAKUSKETARI

  • Kalitate handiko eta askotariko erosketa-erabakitzaileak lortzeko aukera.
  • Nazioarteko bidaietan eta azoketan denbora eta diru asko aurreztea.
  • Ikusgarritasun handia eta marka-inpaktua. Ez da azoka handia, eta horrek zure ikusgarritasuna areagotzen du.
  • Itxura oneko espazio praktikoak, bilerak , probatzeak eta dastatzeak egiteko.
  • Pertsonaliza daitekeen diseinuzko stand bat erakusketari bakoitzarentzat.

Gune bat erreserbatu nahi al duzu?

Deskargatu PDF hau eta egin erreserba ahalik eta arinen aretoan gune bat hautatzeko

Gure Erakusketariaren eskuliburua kontsulta dezakezu ere, hemen sakatuz.

INFORMAZIO GEHIAGO

HARREMANETARAKO

Informazio gehiago izateko edo zalantzak argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan. Atseginez erantzungo dizugu.

Basquisite teléfono: 943 21 50 60

943 21 50 60

Basquisite horario: L-J: 08:30 - 13:30 14:30 - 17:30; V: 08:30 - 14:30

Astelehenetik ostegunera: 08:30 – 13:30 · 14:30 – 17:30
Ostiraletan: 08:30 – 14:30

Basquisite dirección: C/Portuetxe 57, 2D - 20018 Donostia - San Sebastián
C/Portuetxe 57, 2D
20018 Donostia – San Sebastián · Spain